Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Urria 2008

Goza zure uda ta gero,...

gozazureuda 10/10/2008 @ 09:44

Kaixo lagunok !!!

 

         Zelan joan da uda? Berriro martxan daude klaseak, egin beharrak, nekeak, ardurak,… Hori guztia pixka bat alde batera uzteko deialdi bat luzatzen dizuegu. Bermeon pasatako egunen argazkiak ikustea eta solasalditxo bat edukitzea. Guretzat aste hori ona izan zen eta oroitzapen onak dauzkagu, baina zuen nahiak eta iritziak entzun nahi ditugu

 

 

         Interesatuta zaudetenak, hauek dira deialdiaren datuak:

Lekua: Ikastolako liburutegian

Ordua: 19:00etan

Eguna: urriak 16, osteguna

 

GZUko argazki eta bideo guztiak, bai klasekoak, bai Bermeokoak CD batean emango dizuegu oroigarri gisa.

 

Leire eta Javi