gzu - Bigarren eguna - Uztailak 8
Gaur goizean atzo prestaturiko joku batzuk egin dira, barre batzuk botatzeko. Gainera goizean izan direnez eta nahiko nekatuta geundenez(gauean lo askorik egin ez dugulako espero zenez) jolasak oso aproposak izan dira lasaiak izan direlako.
Bolondresak atera behar ziren joku hoietariko batzuk egin ditugu.
Momiarena esaterako:
edo kolakaoarena...
Bazkaldu ostean eguzkitan egon ondoren denbora librea aprobetxatuz hainbat dinamika egin ditugu hondartzara joan beharrean(zigortuta baitgeunden atzo gauean gertatutakoagatik...:( )
Hasteko gelditzen diren egunak elkarbizitza errezagoa eta eramangarriagoa egiteko denon artean arau eta betebehar batzuk adostu ditugu.
Geroago dinamika batekin hasi gara. Bakoitzak paper batean bere bizitzak behar situen gauza batez ere sinbolikoak idatzi behar ziren.
Gero taldeka batu gara eta guztion arteko mural bat egin dugu.
Bitartean azkaldu, denbora librea izan eta paratxutearekin jolastu dugu.
Dutxa hartu eta afaldu.


Zabaldu
del.icio.us







